Bravo & Lizaso hortz-klinikan eskaintzen dugun zerbitzu integralari esker, zure aho-hortzen osasuna zaintzen dugu. Era guztietako hortz-tratamenduak eta lantalderik onena jartzen ditugu zure esku.

Zure irribarrerik onena erakusten lagunduko dizugu, guztiz neurrira egindako hortz-estetikako tratamenduekin. Hortzak zuritzea, hortz-laminak, berreraikuntza estetikoak, kirurgia estetikoa eta konposite injektatuak.

Ahaztu bracket klasikoak eta probatu ortodontzia ikusezina. Zure irribarrea lerrokatzeko modu eraginkor, eroso, minik gabea eta estetikoagoa. Gure klinikan hortzak lerrokatzen lagunduko dizugu, eta zure hozkada eta artikulazio-osasuna hobetuko dugu ortodontzia ikusezinarekin.

Hortz-inplanteetan esperientzia handiko profesionalak gara, eta zure irribarrea berreskuratzen lagunduko dizugu, azterketa pertsonalizatua eginik. Zirkoniozko hortz-inplanteak, berehalako karga, hezur-birsorkuntzako inplantologia...

Gure taldeak kasu bakoitza baloratuko du, eta txantxar aurreratuak edo aho-hortzen osasunari lotutako beste afekzio batzuk izan dituzten hortzak salbatzen lagunduko dizun endodontzia-tratamendua beharrezkoa den ala ez ondorioztatuko du.
Gure tratamenduei buruzko informazioa behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Eskatu zure hitzordua hemen.